XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Unitatea

Kaixo, lagunak:

Barkatu elkar ez ezagutzea, baina aspaldian gure ideia beste ikasle batzuekin konpartitzeko gogoz genbiltzan, eta oraingoan burutzera ausartu gara.

Zuek jarraipena ematea espero dugu.

Lehenbiziko helburua Euskal Herriko zenbait herri ezagutzea dugu eta, horretarako, gu bezalako ikaskide batzuek aurretik egindako herriko gidak ezagutu eta aztertzea beharrezkotzat jotzen dugu.

Horregatik, nahiz eta gure artean iritzi desberdinak egon, zuekin harremanetan jartzeko ideia polita iruditu zaigu.

Animatzen bazarete, hurrengo lerroetan guk jarraitutako pausoak azalduko dizkizuegu:

1. Herria aukeratu.

Zeuena edo hurbileko herri bat.

2. Herriari buruzko informazioa bildu baino lehen, informazio horren atal nagusiak zehaztu.

Lan horretan, guk jarraitutako gida lagungarria izan daiteke.

Gure atalen zerrenda hauxe da:

- Herriaren deskribapena:

- Kokapen geografikoa.

- Historia.

- Bizimodua.

- Monumentuen gida.

- Herriko ohiturak.

Artisautza.

Folklorea.

Aisi-tokiak.

- Gastronomia.

- Gidaren antolaketa teknikoa.

3. Herria aztertu.

Hasi baino lehen, herriari buruz lorturiko informazio guztia, markatutako atalei egokitu.

Horrela, falta zaizuenaz ohartuko zarete.

4. Informazio-iturriak zehaztu.

Gu, adibidez, batzuetan udaletxera joan gara informazio eske, beste batzuetan liburutegira jo dugu eta beste batzuetan herriari buruz idatzita dagoen guztia arakatu dugu.

5. Lana burutzeko, erantzunkizunak banatu egin behar dira: idazketa lanak, argazkiak, marrazkiak, triptikoaren konposizioa, etab.

6. Lanen erakusketa antolatu eta beste batzuekin harremanetan jarri.

Ikusten duzuenez, lana oso entretenigarria gerta daiteke.

Tira, has zaitezte bada, zuen arteko taldeak eratzen eta gogoz ekin.

Zuen lana izugarri polita aterako zaizuelakoan gaude.

Besterik gabe, zuen lanaren zain.

Agur bero bat.

Oliteko taldekideak